ANTZEZLANAK
RING
Proiektu honek roposamen dibertigarri eta arriskutsua dakar, gizartearen aurrerapena eta balio demokratikoak eskatzen dituena. Antzezlanak arazo bat aurkezten du: batetik, gure diskurtso feministaren eta gure jokabidearen artean ditugun kontraesanak eta emakumeen gorputzaren gaia, zeinak balio sistema zehatz batetik zahartzaroa, loditasuna edo inperfekzioa baztertzen dituen zapalkuntza jasan duena. Eta bestetik, portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili behar den ala ez. Horrela antzezlan bizia, kritikoa eta aktiboa sortzen da bere buruaz hitz egiten duena, autoerrepesentazio bat ematen delako eta haratra, beste pieza baten barruan dagoen pieza bat eratzen da.
“Ring” umorezko antzezlana da, izan ditzakegun oztopo edo autozuzenketen aurrean ez da errebeldia eta autokritika falta, emakume garen bezala erakusteko konpromisoa hartzen gaituzten gaien erresistentziatzat ager baitaitezke.
CROMLECH
EVAREN ALABAK
Hiru emakume, ama eta bi alabak, aitaren heriotzaren ondoren elkartzean izandako elkarrizketa sakon batean kokatzen da antzezlana. Elkarrizketa horren ondoren ezer ez da berdina izango. Antzezpena aurrera joan ahala familia barruko sekretuak agertzen joango dira eta honek euren artean gaizki ulertu, harridura eta erruduntasuna sortuko badu ere, ziur ikusleari barre algarak sortaraziko dizkiola.
Antzezlana gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi dugu, noski, baina ikusleengan harridura sortuz.
Lau aktore ariko gara, hiru emakume eta gizon bat. Finean, hiru egoera islatuko ditugu, hiru belaunalditatik, eta sarri hizpidera ekartzen ez ditugun gauzez hitz egin nahi dugu. Antzezlana ez dugu areto batean eskaini nahi, horrek ikusleari nolabaiteko erosotasuna eta lasaitasuna ematen diolako.